Bilatzailea Kontaktua
...

Maiatzak 21-22ko finalak eta azken jardunaldiak

Beasain aurreko igandean Portugaleteren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: Beasain K.E.

Aurreko astean gure txapelketen lehenengo finalak ospatu genituen eta asteburu honetan ere final gehiago izango ditugu.

 

GIZONEZKO JUBENILEN OHOREZKO MAILAKO FINALA

Beti Gazte eta Bergarak jokatuko dute finala larunbat arratsaldean Beasainen. Irabazlea datorren denboraldian Jubenilen Euskal Ligan izango da.

  • BETI GAZTE K.J.K.E. – BERGARA K.E. | Loinaz Larunbata 17:00

 

GIZONEZKO KADETEEN OHOREZKO MAILAKO FINALA

Igoera faseko finala Añorga eta Antiguokoren artean jokatuko da larunbat eguardian Martutenen. Txapelduna edonor dela ere, Añorga datorren denboraldian Kadeteen Euskal Ligan egongo da, Antiguokok ezin baitu igo jada taldea baduelako kategoria horretan.

  • AÑORGA K.K.E. – ANTIGUOKO K.E. | Martutene Larunbata 12:·30

 

MUTIL INFANTILEN 1. MAILAKO FINALERDIAK ETA FINALA

Asteburu honetan amaiera emango zaio Mutil Infantilen 1. Mailari. Larunbatean finalerdiak jokatuko dira Orion eta irabazleek igandean Deban jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

FINALERDIAK

  • ORIOKO F.T. – ELGOIBAR C.D. | Mendibeltz Larunbata 15:00
  • ANAITASUNA C.D. – ARETXABALETA K.E. | San Juan Larunbata 10:00

FINALA

  • Irabazlea 1 – Irabazlea 2 |Errotazar Igandea 11:30

 

EMAKUMEZKOEN GORENGOEN MAILA

Txapelketa datorren asteburuan amaituko den arren, Real Sociedad C kategoriako txapelduna da jada eta asteburuan kopa emango zaio Zubietan, etxean jokatzen duen azken partidan.

  • REAL SOCIEDAD C – HONDARRIBIA F.E. | Zubieta Igandea 11:30

Bestalde, larunbat arratsaldean Emakumezkoen Gorengoen Mailako Kopako finala jokatuko da Orion Mutrikuren eta Usurbilen artean.

  • MUTRIKU F.T. – USURBIL F.T. | Mendibeltz Larunbata 17:00

 

1. RFEF MAIALRA IGOTZEKO PLAYOFFAK

Asteburu honetan 1. RFEF Mailara igotzeko finalerdiak jokatuko dira Alicanten. Real Sociedad C-k Eldense Alicanteko taldearen aurka jokatuko du Benidormen igande arratsaldean. Norgehiagoka hori irabaziz gero, txuri-urdinak datorren asteburuko finalerako sailkatuko lirateke.

  • REAL SOCIEDAD C – C.D. ELDENSE | Guillermo Amor (Benidorm) Igandea 19:30

 

2. RFEF MAILARA IGOTZEKO PLAYOFFAK

Igandean Beasainek 2. RFEF Mailara igotzeko azken kanporaketa jokatuko du Madrilen Txantrearen aurka. Beasaindarrek nafarrek baino sailkapen hobea lortu zutenez txapelketan, abantaila txiki bat izango dute; partida berdinketan amaituko balitz, luzapena eta guzti, Beasain igoko litzateke mailaz.

  • BEASAIN K.E. – TXANTREA K.K.E. Navalcarcón (Las Rozas) Igandea 12:00

 

EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGARA IGOTZEKO PLAYOFFA

Igandean Eibarko emakumeen hirugarren taldeak Euskal Ligara igotzeko hirukoa jokatuko du Arabako eta Bizkaiko 2. sailkatuen aurka. Euskadiko Futbol Federazioak adierazi duenez, 2 plaza daude mailaz igotzeko, eta hirugarren bat egongo litzateke Anaitasuna Emakumezkoen 1. Nazional Mailara igoko balitz.

  • EIBAR SAD C – SAN IGNACIO S.D. B| Unbe inf. Igandea 11:00
  • GALTZAILEA – ARANBIZKARRA | Unbe inf. Igandea 12:00
  • IRABAZLEA – ARANBIZKARRA | Unbe inf. Igandea 13:00

 

ARETO FUTBOLA

Emakumezkoen Gipuzkoako Kopako finalerdia jokatu da asteburu honetan Antiguoko eta Sanmaniego Orixeren artean. Irabazleak Ordiziaren aurka jokatuko du Kopako finala datorren asteburuan.

  • ANTIGUOKO KE – SANMANIEGO ORIXE KK | Majori kiroldegia Larunbata 16:00

Horretaz gain, Gizonezkoen Lehenengo, Bigarrengo eta Hirugarren Mailako playoffetako itzuliko jardunaldiak jokatuko dira. Irabazleek datorren asteburuan ospatuko diren finaletarako txartela lortuko dute.

1. MAILA

  • DONIPARI CD – OIARTZUN KE | Pasai Donibane kiroldegia Ostirala 21:45
  • SAMANIEGO ORIXE KK – EGUZKI AF AD | Uzturpe frontoia Ostirala 20:30

2. MAILA

  • LAZKAO KE – AUSA ZALDIBI FKK | Joxemiel Barandiaran kiroldegia Ostirala 20:30
  • SAMANIEGO ORIXE KK – ALOÑA MENDI KE | Uzturpe frontoia Ostirala 22:15

3. MAILA

  • LAUBURU KE IBARRA – JAIXKIARETO FK | Belabieta kiroldegia Ostirala 21:45
  • DAD AF KE – AFANTXO FK | Urnietako kiroldegia Larunbata 16:30