Bilatzailea Kontaktua
...

[PASE MOTZAK] 2023ko irailak 15

Gizonezkoen Gorengo Mailako kategoriak hasiko dira asteburuan

Asteburu honetan Gizonezkoen Gorengo Mailako txapelketen txanda izango da; Erregionalen, Jubenilen eta Kadeteen Gorengo Mailek bihar ekingo diote 2023-2024 denboraldiari, baina ez dira bakarrak izango. Izan ere, Ohorezko Jubenil Mailako multzo guztiak martxan jarriko dira bihartik aurrera.

Emakumezkoen Lehenengo Maila martxan

Eibarrek eta Realak bihartik aurrera ekingo diote 2023-2024 denboraldiari. Badirudi Liga F, klubak eta sindikatuak akordio batera iritsi direla eta ondorioz amaitutzat emango da jokalarien greba. Talde armaginak etxean jokatuko du Levante Las Planasen aurka bihar 12:00etan; txuri urdinek berriz Granadara bidaiatu beharko dute, igandean 19:00etan jokatuko dute Los Carmenes zelaian.

Eibarrek eta Real Unionek aurrera jarraitzen dute Kopan

Eibarrek Erreginaren Kopako lehenengo kanporaketa irabazi zuen CE Europaren aurka asteazkenean eta aurrera jarraitzen du txapelketan. Laster jakinaraziko da noiz izango den 2. Kanporaketako zozketa. Real Union, berriz, Euskadi Mailako Federazioko Kopako txapeldun geratu zen asteazkenean CD Deriori 2-0 irabazita eta ondorioz, Nazional Mailako Kopara sailkatu da. Final-hamaseirenak Club Marino de Luanco Asturiasko txapeldunaren aurka jokatuko ditu iraileko azkenengo astean.