Bilatzailea Kontaktua
...

[PASE MOTZAK] 2023ko urriak 20

Errege Kopa eta Erreginaren Kopako kanporaketak ezagutu dira

Aste honetan egin dira Errege eta Erreginaren Kopako kanporaketen zozketak. Errege Kopako lehenengo kanporaketa urriak 31, azaroak 1 edo 2an jokatu da, nahiz eta oraindik ordutegiak ez diren argitaratu. Realak Valentziara bidaiatako du C.D. Buñolen aurka jokatzeko; Eibarrek, berriz, CF Lorca Deportivaren aurka jokatuko du Murtzian. Erreginaren Kopan talde armaginak etxean jokatuko du txapelketako hirugarren kanporaketa Levante Las Planasen aurka azaroaren 7, 8 edo 9an. Reala hurrengo kanporaketan sartuko da zozketan iazko denboraldian 8 onenen artean sailkatu izanagatik.

Futbol Eskolako egutegiak argitaratu dira

Gaur argitaratu dira klubetako Futbol Eskolen txapelketako egutegiak. Mutiletan 1. Urteko benjaminak, 2. Urteko benjaminak, 1. Urteko alebinak eta 2. Urteko alebin (aurretiko fasekoak ez) txapelketak jokatuko dira; nesketan, berriz, 1. Eta 2. Urteko benjaminak eta 1. Eta 2. Urteko alebinak elkarrekin jokatuko dute. Guztira 9 jardunaldi izango dituzte 23-24 denboraldian zehar, lehenengoa datorren asteburuan izango delarik.

Donostiako Hondartzako Futbola hasiko da asteburuan

Bihar hasiko da 2023-24 denboraldiko Donostiako 5. Urteko Alebinen Hondartzako Txapelketa. Mutilak 8 taldeko 4 multzotan banatuta daude; neskak, aldiz, 7 eta 6 taldeko 2 multzo izango dira. Lehenengo fase honetan guztira 7 jardunaldi jokatuko dituzte zelaia eta hondartza txandakatuz. Larunbat honetan zelaian jokatuko dute lehenengo jardunaldia.

Eskola futboleko partidetako arbitrajeko formakuntzarekin jarraitzen dugu

Hirugarren astez jarraian, futbol eskoletako monitoreentzako arbitrajeko formakuntza saioekin jarraitzen dugu. Aste honetan bi saio ospatu dira Zarautzen eta Beasainen. Datorren astean amaituko da Julen Escalerok eskaintzen duen formakuntza azken bi saioekin. Datorren urriaren 23an Eibarren izango da eta azkena, Bergaran urriaren 25ean. Federaziotik dei egiten diegu formakuntza jasotzeko falta diren klubeko entrenatzaileei saiora joatera animatzeko.