Bilatzailea Kontaktua
...

[PASE MOTZAK] 2023ko urriak 6

Alebin Aurretiko Fasearen txanda

Asteburu honetan hasiko da Errendimenduko Alebin Mutilen Aurretiko Faseko txapelketa. Guztira 54 taldek parte hartuko dute 9 multzotan banatuta. Lehen fase honek 5 jardunaldi izango ditu; azkena, abenduaren 17an jokatuko da. Bestalde, gogoratu klubek oraindik Alebinen eta Benjaminen futbol eskoletako txapelketan izena eman dezaketela datorren urriaren 9ra arte.

Eibarrek Erreginaren Kopako kanporaketa jokatuko du datorren astean

Eibarrek aurrera jarraitzen du Erreginaren Kopan, lehenengo kanporaketan CE Europa garaitu ostean. Datorren urriaren 11n, asteazkenean, bigarren kanporaketa jokatu du FF La Solana Quesos La Casota taldearen aurka etxetik kanpo 20:00etan. Hurrengo astean garaipena lortuz gero, talde armagina final-hamaseirenetara sailkatuko litzateke.

Hasi da eskola futboleko partidak arbitratzeko monitoreentzako ikastaroak

Aste honetan hasi da Julen Escalero epaileak zuzendutako futbol eskoletako partidak arbitratzeko monitoreentzako ikastaroa. Asteartean Stadium Galen egin zen lehenengo bilera Irungo taldeekin eta asteazkenean Federazioko egoitzan Donostiako klub batzuekin. Datorren astean jarraituko da formakuntzarekin Gipuzkoako zonalde desberdinetan. Guztira 8 bilera egitea aurreikusten da. Formakuntzaren helburua da eskola futboleko partidak zuzentzen dituzten monitoreek arbitrajeko gutxieneko ezagutzak izatea.