Bilatzailea Kontaktua
...

Senior nesken Selekzioa txapeldun VIII. Joxan Arabiotorre Txapelketan

Gipuzkoako Selekzioak irabazi zuen larunbat goizean Hernanin ospatu zen VIII. Joxan Arabiotorre Txapelketa. Lau taldek parte hartu zuten bertan: Euskal Ligako Real Sociedad, San Ignacio, Hernani eta Gipuzkoako selekzioak. Gure neskek San Ignacioren aurka jokatu zuten finalerdia eta 2-0 garaipena lortu zuten. Realak eta Hernanik, berriz, berdinketa egin zuten, baina txuri-urdinek finalerako txartela lortu zuten penaltietan irabazita. 12:30etik aurrera jokatu zen finala Gipuzkoa eta Realaren artean. Hemen ere emaitza 0-0 izan bazen ere, Gipuzkoako selekzioak garaipena lortu zuen penaltietan.

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin C.D. Hernaniri aurten ere txapelketara gonbidatzeagatik.