Bilatzailea Kontaktua
...

UEFA A kurtso berria

Gaurtik aurrera, izena eman daiteke UEFA A kurtsoan eta horretarako aukera egongo da apirilaren 15era arte. Kurtsoa apirilaren 30ean hasiko da eta klaseak abendu erdi aldean amaituko dira (abuztuan ez da klaserik egongo). Horrez gain, praktikak egin beharko dira. Klaseei dagokienez, astelehenetan 17:00etatik 22:00etara online Zoom bidez eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara klase presentzialak izango dira Donostiako Deustuko UnibertsitateanKlase praktikoak direnean, berriz, Zubietan egingo dira. Azterketa egin ahal izateko, ikasgai bakoitzeko klaseen asistentzia gutxienez %75ekoa izan behar da, hau da, ezingo da %25a baino gehiago faltatu. Kurtsoaren prezioa 1150€-koa da.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

UEFA A kurtsoan izena emateko sartu hemen. Bertan, eskatutako informazio guztia sartu beharko da.