Bilatzailea Kontaktua
...

UEFA B kurtso berria

Jada irekita dago UEFA B ikastaroan izena emateko epea. Datorren urriaren 1ean hasi eta maiatzera arte iraungo du. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: UEFA C titulua edo baliokidea eta azterketa medikua eginda izatea. Praktikei dagokienez, aurreko ikastaroetan ez bezala, 22-23 denboralditik aurrera kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira. Klaseak, berriz, astelenenetan 18:00-21:15 Zoom bidez egingo dira eta larunbatetan 09:30-12:30 Deuston edo zelaiko klase praktikoen kasuan, Zubietan. Kurtsoaren prezioa 950€ dira eta irailaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

UEFA B kurtsoan izena emateko sartu hemen. Bertan, eskatutako informazio guztia sartu beharko da.