Kontaktua
...

UEFA C kurtso berria

Jada izena eman daiteke aurtengo UEFA C kurtsoan. Izena emateko beharrezko baldintzak honako hauek dira: 16 urte eginak izatea eta DBH titulua edo baliokidea edukitzea. Kurtsoak 2 hilabete eta erdiko iraupena izango du, azaroaren 15ean hasiko da eta urtarrilaren 31n amaitu. Izena emateko azken eguna, berriz, azaroaren 12a izango da. Prezioari dagokionez, 250€ balio du, eta emakumeek %50a bekatuta izango dute (125€). Jakinarazi nahi da titulazio honekin laster Lurralde mailako Kadeteak arte entrenatu ahalko dela. Kurtsoa 100% on line izango da eta praktikak lehenengo egunetik egin ahalko dira 6 hilabetez.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 246 823 telefonoetara.

UEFA C kurtsoan izena emateko egin klik hemen